Bertan behera utzi dute Musakolako mendi bizikleta irteera

Eneko Azurmendi 2021ko mai. 7a, 10:34
Musakolako mendi bizikleta irteerako irudi bat, 2016an.

Arrasateko Musakola auzoko jaien bueltan antolatzen duten mendiko bizikleta martxa bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek. Azken urteotan sekulako parte-hartzea egon da martxa horretan, baina, pandemia egoerako datuak zeintzuk diren ikusita, aurten ere hitzordua bertan behera uztea erabaki dute: "2022an itzuliko gara".

Musakolako jai batzordeak prentsa ohar bidez jakinarazi du ez dutela aurtengo mendi bizikleta irteera egingo: "Egungo egoera ikusirik, 2021-eko Musakolako mendi bizikleta irteera bertan behera uztea erabaki dugu. Jai Batzordeak BTT eguna eskaini nahi du Musakolako inguruak modu lasai eta positiboan gozatzeko. Eta ulertzen dugu hurrengo astean egongo garen egoerak oraindik ez direla egokiak hau gertatzeko. Nahiz eta gutxienez Maiatzak 9 arte alerta egoera eta mugikortasun murrizketak egongo diren, ez digu inork ziurtatzen egun hori eta gero ez direnik egongo. Momentu honetan 400 kutsaduratik gorako limitean gaude eta gune gorrian jarraitzen dugu. Irteera egiteko aukera izanik ere murrizketa ugari ezarriko zizkiguten, eta hauek gure irteera ederra “deskafeinatu”-ko zuen. Esan nahi dugu baita irteera ez dugula beste egun batetara pasako. Irteera 2022 urtera arte bertan behera geratuko da. Ez dugu nahi beste ekintza batzuek zapaltzea, ezta beste batzuen lana aldatu edo zapaltzea ere. Aukera hau erabili nahi dugu publikoki eskerrak emateko urterik urte gure irteeran parte hartu duzuen guztioi eskerrak emateko. Baita ere urte guzti hauetan laguntzaile edo babesle izan ditugun guztiak, eta nola ez, irteera egitea posible egin duzuen kolaboratzaile guztioi. Mila esker!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak