Lau aste iraungo duen udako campusa antolatu du Mondrak

Hasier Larrea 2021ko mai. 7a, 09:45

Futbola erdigunean jarrita, askotariko kirol jarduerak eta jokoak, irteerak eta hitzaldiak jorratuko dituzte ekainaren 28tik uztailaren 23ra arte, astelehenetik ostiralerako goizetan zehar. 2007 eta 2012 urteen artean jaiotako neska-mutilek parte hartu ahalko dute aurten.

Aisialdiko jardunaldiak 09:30ean hasi eta 13:30ean amaituko dira, baina zaintza zerbitzua jasotzeko aukera ere eskainiko du klubak, 08:30eatik 09:30era. Gaztetxoek lau txandatan parte hartzeko aukera izango dute, eta astebetez, bi astez, hiru astez edo lau astez jaso ahalko dute zerbitzua.

95 euroko prezioa izango du astebeteko egonaldiak, 180 euroko bi astekoak, 250 eurokoa hiru astekoak eta 300 eurokoa lau astekoak. Zaintza zerbitzua jaso nahi dutenek, 15 euro ordaindu beharko dute aste bakoitzagatik.

Denetariko kirol jarduerak, oinarrizko gaitasun motorren lanketa, natur eta ur jarduerak, hitzaldiak eta irteerak egingo dituzte udako campusean. Izena emateko mondrakanpusak@gmail.com helbidera idatzi beharko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak