'Immigrazioa, eskola eta bizikidetza' hitzaldia, maiatzaren 12an

Eneko Azurmendi 2021ko mai. 7a, 10:01

Amelia Barquin. Argazkia: Arrasateko Udala.

Filologian doktore eta Huheziko irakasle Amelia Barquinek hitzaldia eskainiko du Kulturateko areto nagusian, datorren eguaztenean, 18:00etan, Arrasateko Udaleko Ongizate sailak antolatuta. Gaur egun hezkuntza sistemak bizi duen egoeraren analisiaren inguruko informazioa egingo du saioan.

2002tik Mondragon Unibertsitateko Humanitateen eta Hezkuntza Zientzien fakultateko ELEA taldeko koordinatzailea da Barquin, eta  hiritartasuneko hezkuntza da bere oinarri nagusia. "Bere ikerketa hezkuntza eta kultura aniztasunera zuzendu da eta azken hamarkadetan euskal eskolak immigrazioaren errealitateari eman dion erantzuna izango du aztergai hitzaldian. Izan ere, XXI. mendeko bigarren hamarkadan, immigrazioaren etorrera izan da, beharbada, aurreko hamarkadan euskal eskolari gertatu zaion gertakaririk garrantzitsuena", azaldu dute Ongizate sailetik.

Gaineratu dutenez, aipatzekoa da euskal eskolak bere gain hartu duela eta erantzuna eman diola immigrazioak planteatu duen egoerari. "Gertakariaren abiadura eta garrantzia gorabehera, hezkuntza sistema gai izan da aurreikusi gabeko ikasleen ekarpen hori hartzeko eta artatzeko, horrek ekarri duen guztiarekin. Atzean daude euskal eskolako irakasleen zati oso garrantzitsu baten ahalegina eta inplikazioa".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak