Bueltan da Kooltur ekintza, ostegunetan beharrean, domeka eguerditan

Hasier Larrea 2021ko mai. 6a, 12:49

Lie Detectors boskotea izango da lehen gonbidatua (Argazkia: Ruta 66).

"Denboraldi luze eta ilun honi nolabaiteko argi izpia eman nahian", hiru emanaldi eskainiko dituzte maiatzean zehar: Lie Detectors izango da gaztetxeko oholtzan hilaren 16an, Habi & Etxekalte 23an eta Rukula 30ean. Kontzertu guztiak 13:00etan hasiko dira.

Kooltur Ostegunen denboraldia hasi zuten iaz, pandemiaren erdian, aforo mugatu eta segurtasun neurriekin. Hortik aurrera pandemia indartu eta neurriak gogortu ziren, etxeratze agindua ezarriz eta Arrasate luzaroan zona gorrian sartuz: "Hortaz, penaz bertan behera utzi behar izan genituen aurreikusitako kontzertuak".
 
Orain, baina, " denboraldi luze eta ilun honi nolabaiteko argi izpia eman nahi izan diogu, eta horretarako planteamendua birformulatu dugu", diote ekimenaren antolatzaileek. Ondorioz, datozen asteetarako hainbat kontzertu prestatu dituzte Arrasateko gaztetxean, berritasun batekin: ostegun gauetan izan beharrean, domeka eguerdietan izango direla. Hona hemen taldeen hitzorduak:
 
  • Maiatzak 16. Lie Detectors, 13:00etan.
  • Maiatzak 23. Habi & Etxekalte, 13:00etan. (Habi eta Etxekalte taldeek elkarrekin egingo dute emanaldia, eta talde bakarraren iraupena izango du)
  • Maiatzak 30. Rukula, 13:00etan.

Sarrerak, aurrez

Edukiera mugatuko emanaldiak izango dira, eta oraingoan sarrerak aurretik erreserbatzeko aukera egongo da. Horretarako kooltursarrerak@gmail.com helbidera idatzi beharko da e-mailaren gaian taldearen izena zehaztuta eta izen-abizenak idatzita. Eskatzaile bakoitzak gehienez 3 sarrera eskuratu ahal izango ditu.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak