Idatzi anonimoa, testuak berak dioenez, San Felipeko afiliatu batek idatzitakoa da eta askotariko kritikak egiten dizkio elkarteari, jokatzeko eta informazio emateko izan duen moduagatik, eta baita Ignacio Zuloagan eraikiko duten beilatokiaren bueltan ere, batez ere kokapenagatik. "Kuota ordaintzeari utziko diot eta oharrean jartzen duen informazio guztia lagun eta senideei helaraziko diet, nire erabaki bera har dezaten", azaldu du anonimoak, besteak beste, oharrean.