Garaipen borobila eskuratu du Mondratek Otxartaberen aurka (9-2)

Josu Bilbao Atxutegi 2021ko mai. 2a, 18:51

Atsedenaldira 2-1eko markagailuarekin joan dira zuri-moreak, eta bigarren zatian, joko bikainari esker, gol erabakigarriak lortu ditu Mondratek (9-2). Lidergotik puntu bakarrera jarri dira sailkapenean Arrasatekoak.

Euskal Ligako 17.  jardunaldiko norgehiagoka jokatu dute gaur Mondratek eta Bilboko Otxartabe taldeak, eta Arrasatekoek garaipen ederra lortu dute Musakolan (9-2). Izan ere, hiru puntuei esker, lidergotik puntu bakarrera jarri dira sailkapenean zuri-moreak.

Lehenengo zatia oso parekatua izan da Musakolako kiroldegian, eta etxekoek 2-1eko abantailarekin bakarrik joan dira atsedenaldira.

Bigarren zatian, gol festan murgildu da Arrasateko taldea. Atsedenaldiaren ostean, indartsu irten da Mondrate kantxara, eta azkar, 4-1ekoa jarri du markagailuan. Otxarkoagako taldeak ezin izan du erantzun, eta sekulako jipoia eman dio Arrasateko taldeak (9-2)

Aretxabaleta 3-3 Jarrilleros

Berdinketa garrantzitsua erdietsi du Aretxabaletak Ibarran, Jarrilleros Portugaleteko taldearen aurka. Aretxabaletako taldea, azken aurrekoa da sailkapenean, eta liderraren aurka puntu baliotsua lortu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak