20-34 galdu du ARTk, Sarako Izarra taldearen aurka

Josu Bilbao Atxutegi 2021eko maiatzaren 1a

Kanpazarrek ezin izan du Euskal Ligako 1. Mailako bigarren fasea garaipenarekin hasi, Iparraldekoak gehiago izan direlako Mojategin.

Kanpazar Arrasate-Ordizia taldeak porrota jaso du etxean Sarako Izarra talde indartsuaren aurka. Iparraldekoek, zigor-kolpeen bidez 0-12ko abantaila lortu dute lehen zatian, eta ostean entsegu garrantzitsua lortu dute markagailuan 0-19koa jartzeko. Lehen zatia bukatzeko zorian zegoela, Arrasatekoek entsegua eskuratu dute, eta atsedenaldira 7-19koarekin joan da neurketa.

Bigarren zatian, zigor-kolpe bana eskuratu dituzte bi taldeek (10-22), eta Izarra jokalari bat gutxiagorekin gelditu ostean, 17-22 gerturatzea lortu du ARTk. Hala ere, Izarraren erantzuna ona izan da, eta zigor-entsegu oso garrantzitsua lortu du 20-27koa markagailuan ezartzeko. Azkeneko txanpan, baloia zuri-moreena izan da, baina ez dute Sarako taldearen defentsa urratzerik lortu. Defentsan akats bat egin du Kanpazar Arrasate-Ordiziak, eta azken emaitza 20-34koa izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak