'Hi gazte!'-ren bigarren dinamika Arrasatera itzuli da

Aitor Martinez Gorosmendi 2021ko api. 30a, 15:18

Arizmendi ikastolako ikasleek bi sortzaile berri ezagutu dituzte: Iratxe Aguilera (Kai Nakai) eta Maialen Sorzabalbere. Gaztelupe guneko ikasleak Amaia antzokian jarraitu dituzte sortzaileek gidatutako ariketak eta Almenekoek streaming bidez jarraitu dute saioa.

Formakuntza saio honetan ikus-entzunezkoetan jarri dute indarra, eta besteak beste, ideiaren, argiztapenaren, lokalizazioaren, edota grabatuko den formatuaren garrantziari buruz aritu dira Sorzabalbere eta Aguilera. Sare sozialetan zabaltzen den edukiari buruz ere hitz egin dute, hala nola, partekatzen den edukia zer nolakoa den, Instagrameko zuzenekoek izan ditzaketen arriskuak, edota pribatutasuna zaintzearen beharra.

Saioan zehar ikus-entzunezkoak sortzeko klabeak zeintzuk diren ikasi dituzte gazteek, eta ekintza desberdinetan parte hartu dute, hala nola, bikoizlari lanetan, ikasitakoa praktikan jartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak