Mondratek Otxartabe jasoko du domekan, igoera lortzeko lehian

Hasier Larrea 2021ko mai. 1a, 12:00

Euskal Ligatik Hirugarren Mailara jauzi egiteko amesten jarraitu nahi dute areto futboleko Arrasateko jokalariek. Ligaxkako partiden erdiak jokatuta, sailkapenean bigarren postuan dago Mondrate, partidu bat irabazi, bi berdindu eta bakarra galduta.

Bigarren postua mantentzea nahikoa izango zaie Jon Zabalak entrenatzen dituen mutilei mailaz igotzeko. Musakolako kiroldegian bihar 17:30ean hasiko den neurketa irabaziz gero, helburua lortzeko "aurrerapauso handia" emango luketela adierazi du Zabalak.

Datorren astean Usansoloren kantxan jokatuko dute futbolariek eta hurrengo neurketan Leioa hartuko dute Musakolan. Azken norgehiagokan Jarrillerosi egingo diote bisita. Falta diren lau partiduetatik etxeko biak irabazita, "esku-eskura" izango lukete igoera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak