2019az geroztik urtero bezala, Garaia Parke Teknologikoa "pertsonen berrikuntzarako topagune" bilakatuko da maiatzean zehar. Hainbat diziplinatako profesionalek tresnak, hausnarketak eta irtenbide praktikoak proposatuko dituzte antolatutako hainbat hitzaldi eta saioren bitartez: "Erakundeek pertsonen kudeaketaren, talentuaren, adi-men emozionalaren eta lidergoaren inguruan ditugun egoeretarako tresnak izango dira"
Berrikuntzen atzean, pertsonak
"Gaur egungo ingurune ziurgabe eta aldakorra geratzeko etorri da, eta horrek erronka garrantzitsuak dakartza erakundeendako, eta, batez ere, pertsonendako", azaldu dute Garaiako ordezkariek. Garaiotan hainbat erakundetan garatzen ari diren irtenbide zientifiko eta teknologiko guztien atzean pertsonak daudela gogorarazi dute, "beren talentua aplikatzen eta soluzioak aurkitzen".
Lan egiteko eta lankidetzan aritzeko moduak aldatu egin direla azaldu dute, baita premiak eta gabeziak ere: "Arreta jarri behar dugu behar bezala prestatzeko. Orain, ezinbestekotzat jotzen dugu pertsonen kudeaketaren profesionalek eskaini diezaguketenari arreta jartzea".
Saio bereziak asteartero
Maiatzeko astearteetan, pertsonen eta erakundeen talentuaren kudeaketari, adimen emozionalari eta eraldaketa kulturalari lotutako jardunaldiak eta tailerrak egingo dituzte, 09:00etan.WeBringeko kide Amaia Munuerak parte hartuko du, lehenik, jardunaldian, hilaren 4an. Nola erakarri talentua eta ez hil saiakeran. Deskubritu nola bultzatu zure employer brandinga saioa eskainiko du.
Izen ematea zabalik dago
Maiatzaren 11n, Equiliakeko bazkide fundatzaile Judith Castilloren Nola gidatu balio partekatuek bultzatutako erakundeak? saioa izango da. Era berean, Alaitz Osa eta Romu Arteche Kruce enpresaren fundatzaileek lider orok kontuan izan behar dituen Lidergo transformazionalaren 5 ardatzak planteatuko dituzte hilaren 18an: "Enpatizatzea, inspiratzea, eragitea, haztea eta eraldatzea".
Pertsonen berrikuntzaren hilabetea amaitzeko, Zuriñe Altubek Adimen emozionala, talentua garatzeko giltzarria tailerra emango du, egungo lan ingurunean talentua indartzeak duen garrantziaz hitz egiteko.Jardunaldietan parte hartu ahal izateko, izena online eman beharko da, www.ptgaraia.eus webgunean.