Gipuzkoan federatutako abesbatzek honakoa adierazi dute:
1. ABESTU nahi eta behar dugula.
2. Abesbatza gehiengoak 2020 urteko azaroa geroztik ezin elkarturik gaudela.
3. Gure koruetako askok ez dutela abesten jarraituko dagoeneko beraien ateak BETIRAKO itxi dituztelako.
4. Gure zuzendarien lanari esker hainbat eta hainbat familia bizi direla.
5. Jarduera koralaren aurkako demonizazio kanpaina bat sufritu dugula komunikabideetatik.
6. Egungo egoeran, segurtasunez abestu ahal izateko, PROTOKOLOAK eta Eusko Jaurlaritzarekin adostutako espazioak babestu eta girotzeko NEURRIAK daudela: beste kultura edo kirol jarduera federatu batzuetan bezala.
7. EZ dagoela COVID arriskutik, kultura, lana edo eguneroko jarduerarik %ko 100 salbuetsita. Beste taldekako, kultura edo kirol jarduera FEDERATUAK dagoeneko baimenduta daude ... Zergatik ez FEDERATUTAKO ABESBATZENA?
8. Abesbatzen jarduera ARRISKU HANDIKOA dela uste bada,
a. aplika ditzagun aurreikusitako neurriak,
b. bidera ditzagun kontrolatzeko moduak,
c. alda ditzagun neurriak, nahikoak ez direla ikusten bada, baina
EZ DEZAGUN SISTEMAZ KANTU KORALA DEBEKATU
9. FEDERATUTAKO ABESBATZOK BAIMENA EXIJITZEN DUGU, gure entsegu koraletako jarduera AURREZ-AURRE egin ahal izateko. Gure aldetik Eusko Jaurlaritzak onartutako protokolo koraletan jasotako segurtasun baldintza GUZTIAK errespetatuko ditugu.
10. FEDERATUTAKO ABESBATZOK gure entsegu guneak araudi berriari egokitzeko zuzeneko laguntzak exijitzen ditugu.
11. Azkenean, zera adierazi nahi dugu: KANTATZEA SEGURUA DA SEGURTASUN NEURRIAK BETETZEN BADIRA!! ESKERRIK ASKO!