San Andreseko jaiak lehiaketa bidez ospatuko dituzte

Eneko Azurmendi 2021ko api. 27a, 11:52

Asteburu honetan ziren ospatzekoak San Andreseko jaiak, baina batzordeak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, "denon segurtasuna eta gaur egun bizi dugun egoerari erreparatuta", ezin izango dituzte jaiak "normaltasunez" ospatu. Hala ere, balkoi eta leiho apainketa lehiaketa, kartel lehiaketa eta marrazki lehiaketa antolatu dituzte.

Ekintzak egin ahal izateko mugak dituztela kontuan hartuta, eta batzordeak jaiak "mugagabeak eta denontzako" izan behar direla sinesten duenez, kaleetan ekintzarik ez egitea erabaki dute. "Denon segurtasuna bermatzea lehentasuna dela jakin badakigu". Hori dela eta, hainbat lehiaketa antolatu dituzte. Hemen kartela:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak