Antzerki udalekuak antolatuko ditu aurten Doke antzerki eskolak

Hasier Larrea 2021ko api. 26a, 15:51

Doke antzerki eskolako ikasleak.

Haur eta gazteek antzerkiaz "era dibertigarrian, euskaraz eta lagun artean gozatzeko" helburuz, 9 eta 14 urte artekoei begirako ekintzak eskainiko dituzte antzerki udalekuetan. Ekainaren amaieratik uztailaren amaierara arte izango dira, astebete iraungo dute lau txandatan banatuta.

Garatuko dituzten diziplinen artean, antzerki jolasak, ipuinen sorkuntza eta kontakizuna, txotxongiloen eraikuntza eta gidoi txikien prestaketa, mozorroen sorkuntza, maskarekin interpretazio esperimentala eta itzal antzerkien ezagupena egongo dira, besteak beste. Antzerki eskolatik adierazi dute "ahal diren ekintzak kanpoan" egingo direla, eta talde bakoitzean gehienez "zortzi neska-mutilentzat" egongo dela tokia.

Ekainaren 28tik uztailaren 23ra bitartean, astelehenetik ostiralera izango dira jardunaldiak, 10:00etatik 13:00etara. Ikasle bakoitzak astebetez gozatu ahalko du Dokeren eskaintzaz, eta adinaren araberako bi aukera egongo dira izena emateko:

  • 9, 10 eta 11 urte artekoek ekainaren 28tik uztailaren 2ra, eta uztailaren 5etik 9rako txandaren batean eman ahalko dute izena.
  • 12, 13 eta 14 urte artekoek, uztailaren 12tik 16ra eta 19tik 23ra eman ahalko dute izena, bi txandatako batean.

Astebeteko egonaldiek 100 euroko kostua izango dute neska-mutil bakoitzeko. Interesatuek bi modu izango dute izena emateko, 665 118 572 telefonora deituta, eta dokeikastaroak@gmail.com helbidera idatzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak