Euskadikoa irabazita, Espainia mailako ligan domina lortzera

Hasier Larrea 2021ko api. 23a, 10:57
Istar Dapena eta Eneko Carrascal.

Istar Dapenak eta Eneko Carrascalek bihar hasiko dute taldekako txapelketa Realarekin, Iruñean. Herriko beste lau atletek ere hitzorduak dituzte asteburuan.

Euskadiko kluben arteko txapelketan podiumeko koxka handienera igo ziren bi atleta arrasatearrak joan den asteburuan, norbere modalitatean: Carrascalek 15 metroko jauzi hirukoitzarekin eskuratu zuen urrea eta Dapenak, berriz, 5 metro eta 30 zentimetroko pertika-jauziarekin. Euren ekarpena lagungarria izan zen Realarentzat torneoa irabazteko.

Asteburu honetan, ostera, beste erronka bati egingo dio aurre Donostiako klubak. Gizonezkoen kategorian, Aire Zabaleko Espainako Kluben Txapelketan parte hartuko du, eta elastiko txuri-urdina defendatuko dute bi arrasatearrek. Dapena "inoiz baino hobeto" dago, eta duela bi urte lortutako marka pertsonala ontzen saiatuko da. Carrascalek aipatu du taldearen asmoa "gutxienez brontzea lortzea" izango dela.

Horretarako, biharkoaz gain, beste jardunaldi batean lehiatu beharko dute maiatzaren 15ean. Dena ondo bidean, ekainaren 12ko finaleko zortzi taldeen artean egon nahi dute bi atletek.

Herriko atletak, astebururako gertu

Bestalde, Arrasate Atletiko Taldeko Alex Agiriano eta Mikel Agirre Bidasoako klubarekin joango dira asteburu honetan Monzongo proban onena ematera. Malen Ruiz de Azua Andujarren arituko da Valentziako taldearekin. Eta Maialen Axpek, aldiz, Anoetan izango du hitzordua, Atletiko San Sebastian taldearekin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak