Ander Rodriguez EH Bilduko legebiltzarkide arrasatearrak kargua utzi du

Uxue Igarza Loiola 2021eko apirilaren 22a

Gaur bertan eman dio amaiera Ander Rodriguezek bere Legebiltzarreko ibilbideari, eta jakinarazi duenez, EHUn abiatuko du bide berria, arkeologia alorreko ikertzaile gisa.

Legebiltzarreko kargua utzi du Ander Rodriguez arrasatearrak. "Ikerketa proiektua egiteko EHUren beka bat eskuratu dut, eta tamalez, legebiltzarkide izatearekin bateraezina da", azaldu du EH Bilduko kideak. Aurrerantzean, Garikoitz Mujika donostiarrak ordezkatuko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak