Arrasatearrak markagailuan aurretik joan diren arren, 0-15eko partziala jaso du laugarren laurdenean. Azkenengo jokaldian 2 puntu azpitik, eta saskiraketa gehi falta atera dute etxekoek, baina jaurtiketa librean huts. Luzapeneko lehen 3 minutuetan gutxi saskiratu dute bi taldeek, baina azken txanpan Santurtzik baino 4 puntu gehiago lortu ditu MUk. Hurrengo helburua, Zilarrezko LEB mailara igotzeko play-offa.
