Zuzendaritza batzorde berria du Abaroa erretiratuen etxeak

Eneko Azurmendi 2021eko apirilaren 21a

Zuzendaritza batzorde berriko kideak.

Martitzen arratsaldean egin zuten batzar orokorra eta puntu guztiak onartu dituzte, tartean, zuzendaritza berritzearena. Hala, Jose Riviere izango da berriro presidente eta, harekin batera, Roberto Zazo presidenteordea, Jose Lopez de Arkaute idazkaria, Maria Concepcion Riviere diruzaina eta Josefa Gorosabel, Felix Delgado, Maria Soledad Ruiz eta Rosalia Francho batzordekideak.

Segurtasun neurriak direla eta, Kulturaten egin dute saioa eta minutuko isilunea ere egin dute, iaz hildakoen omenez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak