Sindikalismoaren aurkako "gehiegikeria" salatzeko elkarretaratzea, egubakoitzean

Eneko Azurmendi 2021ko api. 21a, 12:29

Argazkia: EITB.

LAB sindikatuak deituta, elkarretaratzea egingo dute egubakoitzean, apirilak 23, Biteri plazan, 12:00etan hasita, aste honetako atxiloketak salatzeko. "Sindikalismoaren aurkako gehiegikeria hau salatzeko eta borroka sindikalaren beharra azpimarratzeko", azaldu dute.

Izan ere, atzo goizean, Espainiako Poliziak LAB sindikatuko sei kide atxilotu zituen Nafarroan, "martxoaren 8an CEN enpresaburuen elkartearen egoitzan egindako protesta bategatik eta apirilaren 9an Garbiketen greba iragartzeko ISN enpresako kamioi baten gainera igotzeagatik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak