Modu horretan, Eñaut Elorrieta musikari gernikarrak gidatuko du laborategia: "Ken Zazpi taldearen sortzaile, konposatzaile eta kantaria izan da Eñaut. Noaingo Gayarre eskolan musika eta gitarra klasiko ikasketak egin ondoren, Lugarri folk taldeko kide izan zen leheneik. Ondoren, 1996an, beste jauzi bat eman zuen Ken Zazpiren sorrerarekin. Ibilbide luzea egin zuen talde honekin. 2013an bakarkako bideari ekin zion Deserriko Kantak diskoa kaleratuz. Haria Zuzenean du izena bere bakarkako azken lanak".
Tailerrean landuko dutenari dagokionez, musikagintzaren mapa eta proiektu bat bideratzeko modu ezberdinez ariko dira. "Egitasmo baten diseinua, ariketa praktikoa. Sorkuntza eta kantuen mekanika: musikatik hitzetara, hitzetatik musikara. Kantuen deseraikuntza eta eraikuntza, ariketa praktikoa".
Sormen laborategi hau modu presentzialean gauzatuko dute, egun osoko iraupena izango duen tailer baten bidez. Goizez, 10:00etatik 13:00etara, eta arratsaldean 15:00etatik 17:00etara. Orain arte, arte plastikoak eta musikaren arloa landu izan dituzte, Izaro
Andres, Joana Mancisidor, Helena Azkarragaurizar eta Olatz Salvadorren kolaborazioekin.
Izen-emateari buruzko informazioa
Matrikula: 15 euro
Plaza mugatuak: 20 pertsona gehienez
Izena emateko azken eguna: maiatzak 7
Eguna: maiatzak 16
Ordutegia: 10:00-13:00 eta 15:00-17:00
Hemen eman daiteke izena modu telematikoan, eta baita telefonoz deituta ere: Txatxilipurdi (943 79 54 46) / AED (943 77 12 28).