Kontzertuetarako sarrerek bost euro balio dute eta agakok30@gmail.com helbidera idatzita eskuratu ahal izango dira. Hori bai, pertsona bakoitzak gehienez hiru sarrera erosi ahal izango ditu. Ordainketa zapatuan bertan egin beharko da, sartzerakoan.
Arratsaldean, gaztetxea kalera ateratzeko helburuarekin, ekitaldia egingo dute Monterron parkean, 18:30ean hasita. "Hau sorpresaz beteta etorriko da eta hurbiltzera animetan dittugu herritarrak. Ez die garbatuko!", azaldu dute AGAKOko kideek.
