Udalekuetan hezitzaile zein praktikagile gisa aritzeko deialdia ireki du Txatxilipurdik

Eneko Azurmendi 2021ko api. 19a, 10:05

Urtero moduan, aurten ere, haur eta gaztetxoekin lan egiteko gogoa dutenak animatu gura dituzte. Curriculuma bidaltzeko azken eguna apirilaren 30a izango da eta derrigorrezko egun osoko saio bat ere egin beharko dute hezitzaileek, maiatzaren 22an. 

Izena emateko bete beharreko baldintzak:

  • 18 urte edo gehiago izatea.
  • Euskara jakitea.
  • Txatxilipurdik antolatzen duen formazio saiora joatea.
  • Arrasatekoa edo bailarakoa izatea.

Aukeraketarako kontuan hartuko diren irizpideak:

  • Begirale titulua izatea ( Praktikagileen kasuan, praktikak egitea litzateke)
  • Ikasketak
  • Esperientzia
  • Lanerako prestutasuna

Interesa izanez gero, hurrengo datuak eta orria beteta bidali helbide hauetako batetara: a.osoro@txatxilipurdi.eus edo i.gallastegi@txatxilipurdi.eus

  • Curriculum-a
  • Argazki bat
  • N.A.N.aren fotokopia
  • Begirale edo zuzendari tituluen kopiak
  • Jarraian dagoen izen emate orria beteta (guztiek)

Zalantzarik izanez gero, deitu telefono hauetako batera: Itsaso 688 68 49 46 edo Arantza 688 80 78 79.

Izena emateko inprimakia hemen deskargatu daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak