Txakurrari tratu txarrak emateagatik pertsona bat atxilotu dute Arrasaten

Mireia Bikuña 2021ko api. 18a, 19:18

Herritarrek emandako abisuari esker, 41 urteko gizonezkoa atxilotu zuten atzo, zapatua. Bizilagunek esandakoaren arabera, txakurraren atzeko hankak apurtzen ahalegindu zen jabea, eta uhal batekin animalia urkatzen. Aldi berean, haren garrasiak isilarazten saiatu zen, muturra estaliz. 

Herritarrek egindako deiari kasu eginez  Ertzaintza joan zen txakurraren jabearen etxera. Agenteek txakurra dardarka ikusi, eta segituan atxilotu zuten tratu txarren ustezko egilea. Antzerako beste gertakari batzuengatik aurrekariak ditu gizonezko arrasatearrak.

Ertzaintzak kaleratutako oharraren arabera, Arrasateko Udaltzaingoak txakurra bere gain hartu eta Bergarako animalien zentrora eraman zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak