Mondrak sariak banatu ditu, eta baita salmenta polita egin ere

Xabier Urtzelai 2021ko api. 17a, 16:08

Baserritarren azoka leku aproposa izan da Mondrak Ibai-Arterekin elkarlanean abiarazitako zozketako sariak banatzeko. Hainbat herritar pozik etxeratu da, taldeko produktuak jasota. Baina, egungo Ohorezko Erregional mailako taldearen elastikoa erosteko aukera ere izan da.

Seberren egin duten baserritarren azokan gaur postu berria batu zaie inguruko ekoizleei, Mondra futbol taldeko ordezkariak saltzaile lanetan ibili dira-eta. Saldu bakarrik ez, sariak ere banatzeko zituzten, izan ere, Ibai-Arterekin duen elkarlanean, martxotik 125 elastiko zozketatzen dihardute, eta sariak herritarren artean banatzeko eguna izan da gaurkoa. Jakin, baina, sari banaketa ez dela amaitu. Hala, apirilaren 14ra arte elastiko zuri-moreak banatzen jarraituko dute Ibai-Arteko webgunetik, WhatsAppetik eta sare sozialetatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak