Gurasoek haurrekin teknologia berriak modu egokian erabiltzeko bi hitzaldi antolatu ditu Udalak

Hasier Larrea 2021ko api. 15a, 16:14

EMOKI elkarteak eta Udaleko Prebentzio Zerbitzuek antolatuta, pantailen eta espazio digitalen erabilera osasuntsua sustatzeko hiru hitzordu egongo dira Kulturaten: lehen biak, 0-5 urte arteko gurasoei zuzendutakoak, apirilaren 26an eta 27an, eta hirugarrena, 12-18 urte bitarteko gurasoei zuzendutakoa, maiatzaren 6an.

Bi hitzaldietan parte hartzeko izen-emateak irekita daude dagoeneko,  arrasate.eus atarian. Lehenengoari Haurrak eta pantailak: erabilera kontzientea eta onuragarria sustatzeko hitzaldia izena jarri diote, eta bertaratzeko bi aukera egongo dira. Bata, euskarazko saioa, apirilaren 26an garatuko dute, eta bestea, gaztelerazkoa, hurrengo egunean. Bi hitzorduak Kulturateko Jokin Zaitegi gelan izango dira, 17:30eatik 19:30eara. Apirilaren 22an itxiko da apuntatzeko epea.

Bestetik, 12 eta 18 urte bitarteko gurasoek Zeintzuk dira nire alaba-semearen erreferentzia gune eta pertsonak espazio digitalean? izeneko tailerrean parte hartu ahalko dute. Hori maiatzak 6an izango da, 17:30etik 19:30era. Euskaraz jaso nahi dutenek Jokin Zaitegi gelara bertaratu beharko dute, eta gazteleraz jaso nahi dutenek, berriz, Kulturateko areto nagusira. Izen-ematea maiatzaren 4rarte egongo da zabalik.

Bestalde, oraindik zabalik dago seme-alaba nerabeak dituzten gurasoei zuzendutako Adimen emozionalari buruzko tailerrean izena emateko epea, apirilaren 22an itxiko baita. Saio horiek ostegunetan izango dira, apirilaren 28an, maiatzak 12an eta 26an, eta ekainak 9an, 17:00etatik 18:30eara. Donna Apellaniz Nieto izango da dinamizatzailea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak