Haizea Tornay Euskadiko xake txapeldun bilakatu da emakumezkoen jubenil mailan

Josu Bilbao Atxutegi 2021ko api. 14a, 20:05

Espainiako Txapelketarako txartela eskuratu du, gainera, Haizea Tornayk. Josu Tornay, bestalde, 7. sailkatu zen maila absolutuan.

Joan den asteburuan Xake Euskadiko Txapelketa Absolutua eta Jubenila jokatu ziren Getxon, eta bertan Josu Tornay eta Haizea Tornay debagoiendarrek parte hartu zuten . Josu Tornay Gipuzkoako Federakuntzako ordezkari bezala sailkatu zen eta Haizea emakumezkoen Gipuzkoako txapelduna izateagatik.

Haizeak, jubenilen mailan, 2 partida galdu, 2 irabazi eta bat berdindu eta txapelketako 7. izan zen. Lehen emakumezkoa izan zen, eta horrenbestez, Euskadiko txapeldun berria da, jubenil mailan. Garaipen horrek, Espainiako txapleketan parte hartzeko txartela ahalbideratu dio.
 
Maila absolutuan Josu Tornay 7. sailkatu zen, 16 partehartzaileen artean. 3 partida irabazi eta 2 galdu zituen Tornayk Huerga eta Argandoña nazioarteko maisuen kontra.
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak