Arrasate Musikaleko Orkestraren kontzertua apirilaren 23an, San Frantzisko elizan

Aitor Martinez Gorosmendi 2021eko apirilaren 14a

Arrasate Musikaleko Harizko Orkestraren kontzertua.

Arrasate Musikaleko Harizko Orkestra nagusiak kontzertua eskeiniko du apirilaren 23an, egubakoitza, 19:00etan San Frantzisko elizan, Arrasateko Udaletxeak antolatutako XVII. Udaberriko Musikaldiaren barne.

Iker Olazabalen gidaritzapean burutuko da kontzertua, eta 5 euroko kostea izango du. Sarrerak jada eskuragarri daude Arrasate Udaleko web orrian.

Kontzertuaren egitarau honakoa da:

Concerto in re minore  -   Antonio Vivaldi
Imporomptu op. 5  -   Jean Sibelius
Habanera from Carmen  -   Georges Bizet
Andaluza  -   Enrique Granados
Noites cariocas  -   Jacob Do Bandolin
Tango in D  -   Isaac Albeniz
Retintín -   Eduardo Arolas
Tico-tico  -   Zequinha De Abreu
La bamba  -   Herrikoia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak