"Proiekzioa Txatxilipurdi Elkarteak Komunikazio EzBortitzaren inguruan abian duen lan ildoaren baitan eta Komunikazio EzBortitza; Bizi-hizkuntza bat liburuaren argitalpenaren aitzakiapean antolatu dugu. Ekitaldian Arberoa Ikastolako kideek Komunikazio EzBortitzan oinarritutako eskolako dinamika aurkeztuko digute, eta dokumentala ikusteaz gain, gaiaren inguruan solasteko tartea izango dugu", azaldu dute Txatxilipurdiko kideek.