Apirileko baserritarren azoka udaberriko produktuz gainezka dator

Mirari Altube Arrese 2021eko apirilaren 13a

Arrasateko baserritarrek eta ohiko ekoizleek bat egingo dute zapatuan, hilaren 17an, Seber Altube plazan. Udaberriko barazkiak, ogia, gazta, eztia eta beste hainbat produktu izango dira azokan, 9:00etatik 14:00etara bitartean. Herritarrei gerturatzeko gonbidapena egin diete ohi legez.

Arrasateko Udalak antolatutako azoka da hileko hirugarren zapatuetan egiten dena eta Ibai-Arte merkatarien elkarteak lagundutakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak