'La Promesa' eutanasiari buruzko dokumentala proiektatuko dute gaur Kulturaten

Hasier Larrea 2021ko api. 12a, 15:37

'La Promesa' dokumentaleko irudi bat (Noticias de Guipuzcoa).

Heriotza duina jarriko dute gaur mahaigainean Fec-Euskadi, Debagoieneko Ezker Kultur Guneak, SOS Amatxuk eta DMD-DHE elkarteek. 18:30ean hasiko da filma, eta ostean gaiari buruzko adituek hartuko dute hitza, elkarren arteko eztabaida sustatzeko.

Heriotza duina izateko eskubidea "ezkerrak defendatzen duen gizakiaren duintasunari buruzko gai sentikorrenetako bat" dela iritzita, Ezker Anitzarekin lotura duen Fec-Euskadi elkarteak La Promesa dokumental sarituaren proiekzioa antolatu du Kulturateko areto nagusian, gaur arratsaldean, 18:30ean hasita.

Amaitzean, dokumentaleko protagonista den Maribel Tellaetxeren senarrak (Txema Lorente), doluan aditua den Victor Landak eta Isabel Salud Ezker Anitzako koordinatzaileak hartuko dute hitza, besteak beste. Aipatzekoa da Salud heriotza duina babesteko eskubidearen lege proiektuko komisioko kide izan dela Espainiako Parlamentuan. Lege proiektu hori martxoaren 24an onartu eta uztailaren 25ean jarriko da indarrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak