Olandixoko tuneleko zirkulazioa moztuko dute astezkenean eta ostegunean

Hasier Larrea 2021ko api. 12a, 15:07

Olandixoko tunela.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du tunela apirilaren 14an Eskoriatzako norabidean doazenentzat egongo dela itxita, 08:30etatik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00tarako tarteetan. Hurrengo egunean, ordu tarte berean itxiko dute Aramaioko norabidean.

GI-2620 errepideko instalazioetan artapen-lanak egiten ari direla-eta, Olandixoko tunelaren barrualdean egokitzapenak egingo dituzte apirilaren 14an eta 15ean. Horregatik, Foru Aldundiak "nahitaezkotzat" jo du Mugarrietako biribilgunearen eta Markuleteko biribilgunearen arteko zirkulazioa moztea.

Ondorioz, apirilaren 14an Eskoriatzako zentzuan itxiko dute errepidea ibilgailu guztientzat, 08:30etatik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00tarako tarteetan. Apirilaren 15ean, berriz, Aramaioko zentzuan egongo da itxita ordu tarte berdinean, hau da, 08:300etatik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00etara.

Ordezko bide gisa, GI-2620 errepidearen zeharbide zaharra erabiltzea gomendatu dute Foru Aldunditik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak