Apirilaren 14an Espainiako II. Errepublikaren aldarrikapenetik 90 urte beteko direla eta, III. Errepublika Zerumuga ekimenaren barruan bandera errepublikanoa igoko dute Debagoieneko Ezker Anitza-IUren egoitzaren kanpoaldean, Aldai kaleko 9. atartean. Riegoko ereserkiaren doinuaren erritmora egingo dute banderaren igoera, eguerdiko 12:00etan. Ezker Anitza-IU Debagoienak eta Euskadiko Partidu Komunistak –PCE-EPK– bailara mailan antolatutako ekitaldia izango da Arrasatekoa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.