Erguin auzora iritsiko da ludoteka ibiltaria asteburuan

Eneko Azurmendi 2021ko api. 12a, 10:41

3 eta 12 urte arteko haurrek askotariko ekintzak egin ahal izango dituzte apirilaren 17an eta 24an eta maiatzaren 8an eta 15ean, 11:30etik 13:30era, Itxaropena plazan, hiru hezitzaileren laguntzarekin, euskaraz. Izena emateko aukera, hemen.

sei pertsonako taldeak egingo dituzte eta 18 haur/nerabek parte hartzeko aukera izango dute zapatu bakoitzean. "Animatzen direnen artean erabakiko dute goizean egin nahi dituzten ekintzak, eta beraien nahi eta beharretara moldatzen saiatuko gara. Eguraldi eguzkitsua nahiz euritsua izan, goiz dibertigarri eta atseginak lagun giroan eta euskaraz gozatzeko aukera ezin hobea, animatu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak