Zuztarrak Errotuz taldearen hitzaldi zikloa hilaren 14an hasiko da

Maider Arregi 2021ko api. 11a, 12:55

Argazkia: Publico

Hiru hitzaldi antolatu dituzte aurtengo udaberriko hitzaldi ziklorako, eta horietako lehena Amaia Nausiak eskainiko du, apirilaren 14an, Birjinak ala emagalduak izenburupean, 19:00etan, Kulturaten.

"Aurten ere, udalaren laguntzarekin, hiru hitzaldi antolatu ditugu udaberrirako. Kulturateko areto nagusian izango dira", adierazi dute. Gaineratu dute, ordea, etxeetara bidali duten udaleko kultura agendan errakuntza bat dagoela. Hala, Aitzol Altunaren hitzaldia apirilaren 21ean izango dela eta Joseba Asironena apirilaren 28an.

Egitaraua

  • Apirilak 14, Birjinak ala emagalduak. Hizlaria: Amaia Nausia.
  • Apirilak 21, Euskalduntze berantiarra salatzen. Hizlaria: Aitzol Altuna.
  • Apirilaren 28, Nafarroaren konkista: 1512-1522. Hizlaria: Joseba Asiron.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak