Mondratek 5-8 galdu du

Jagoba Domingo 2021eko apirilaren 11

Errore bat gertatu da bideoa igotzeko orduan. Saiatu berriro edo jarri gurekin harremanetan.

Azken minutura arte borrokatu zuen Mondratek, baina ezin garaipena lortu. Partidua amaitzeko minutu gutxiren faltan, seinako berdinketa lortzeko aukera ederra izan zuten, baina jokaldi berdinean Usansolokoek zazpigarren gola egin zuten. Min handia egin zion gol horrek arrasatearrei.

Norgehiagoka intentsua izan zen, eta partiduaren minutu gehienak markagailuan atzetik joan arren gertu izan zuten berdinketa etxekoek; bai atsedenaldira heldu aurretik, baita amaiera heltzeko minutu gutxiren faltan ere. Azken txanpan atezain barik jokatu zituzten hainbat minutu Mondratekoek erasoan jokalari bat gehiago izateko eta golak lortzeko. Aukerak sortu zituzten arren, ez zituzten nahi beste gol egin eta atezain barik zeudela aprobetxatuz heldu ziren kanpokoen azken bi golak, norgehiagoka erabakita utzi zituztenak, hain zuzen ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak