Testuak Maria Osesenak dira; ilustrazioak, berriz, Libe Argoitiarenak: "Poesiak gai askori buruzkoak dira, egunerokotasunari buruzkoak; heriotza, kontraesanak... Ez daukate gai zehatzik, independenteak dira testu guztiak", diote.
"Autoedizioa egingo dugunez, zenbat ale eskatu jakin nahi dugu aurretik, eta horretarako zuen laguntza behar dugu. Liburua nahi izanez gero, bete galdetegia, mesedez; nahikoa da izen-abizenak, ale kopurua, liburua jaso nahiko zenukeen herria eta kontakturako telefono zenbaki bat zein helbide elektroniko bat zehaztea. Gero ere izango da erosteko aukera, baina eskertuko genizuke aurretik eskatuko bazenute. Kalkulatzen dugu 15 euroren bueltan egongo dela prezioa, baina guztira inprimatutako aleen araberakoa izango da. Apirilaren 16a izango da galdetegia betetzeko azken eguna", azaldu dute.
Eskatu liburua hemen.