PMG Polmetasatik gezurtatu egin dute Arrasateko instalazioetan inongo leherketarik izan denik

Larraitz Zeberio Lekuona 2021eko apirilaren 9a

Sare sozialen bitartez gaur goizean zabaldu diren mezuak gezurtatu dituzte bai enpresatik bai Arrasateko Udaletik. Ezbehar bat egon da industrialdean dagoen Fagor-Garagartzaren planta zaharrean, baina ez du ondoriorik izan.

PMG Polmetasak gezurtatu egin ditu sare sozialen bitartez gaur goizean zabaldutako mezuak. Azaldu dute PMG Polmetasaren ekoizpen-instalazioetan ez dela inolako gorabeherarik edo istripurik izan. 

Ertzainak azaldu duenez gorabehera txiki bat gertu da, baina itxita dagoen Fagor-Garagartza instalazio zaharrean. Ezbeharra tximini batean gertatu dela adierazi dute. Ertzainek 08:30ean jaso dute abisua; kea irteten zen teilatutik baina bertaratu ahala desagertzen joan da. "Ez da beharrezkoa izan suhiltzaileen esku-hartzea. Itxura denez langile batzuk ari ziren tximini baten mantenu lanetan".

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak