Gaurtik hasita, 25 urtetik gorako langabeek dirulaguntza eskatu ahalko dute, ikasketen gastuei aurre egiteko. Era berean, Arrasateko enpresek ere beste dirulaguntza lerro bat izango dute eskura, herriko langabeak kontratatzeko. Oinarriak eta eskaera orriak Udalaren webgunean daude.
Bestetik, aurreratu dute enpresa berrientzako ere programa bat abiatuko dela, eta dirulaguntzen deialdia aurrerago argitaratuko dutela.