Josu Tornay beteranoen Gipuzkoako Txapeldun

Xabier Urtzelai 2021ko api. 6a, 09:23

Aste Santutako opor egunetan beteranoen Gipuzkoako Xake Txapelketa jokatu dute eta Josu tornay nagusitu da. 50 urtetik gorako jokalari gipuzkoarrek hartu dute esku eta aurretik arrasatearra zen faboritoa. Hala, Tornayk ez du kalerik egin. 

Josu Tornayk ondo hasi zuen torneoa, lehen lau partidak irabazita. Bosgarren partida hasi aurretik txapelketa jada arrasatearrarena zen, galduta ere, bazekien txapela jantziko zuela. Hala eta guztiz ere, azken partidan ez zen berdinketa errez batekin konformatu eta lau orduko partida jokatuta ahalegindu zen partida irabazten.
 
Aukera asko izan zituen Tornayk, baina denbora gutxi geratzen zenean ez zuen zorrotz jokatu eta berdinketa onartu behar izan zuen. Azkenean, torneo horretako Tornayren lehen parte-hartzean txapeldun izan da, 5 puntutatik 4,5 batuta.
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak