Familientzako jolas bat antolatu du Ibai-artek Pazko asterako

Hasier Larrea 2021ko api. 5a, 12:17

2 eta 7 urte arteko neska-mutilek parte hartu ahalko dute sariak lortzeko jolasean, apirilaren 6tik 9ra bitartean. Haurrek Kids&Us establezimenduan eskatu beharko dute txartel bat, Ibai-arteko dendetako bost zigilurekin bete eta berriz itzuli txartela Kids&Us-en. Hori egiten duenak saria eskuratuko du.

Ibai-arte merkataritza elkarteak familian parte hartzeko proposamena dauka Pazko Asterako. Jolasak honetan datza:

1- Kids&Us establezimendutik pasa jolasean parte hartzeko zigiluen txartela jasotzera, apirilaren 6tik 9ra, goizeko 8.30etatik 15.00etara.
2- Kanpainan parte hartzen duten saltokietatik pasa, eta bertan, parte-hartze txartelean zigilatzea eskatu. Zigiluaz gain sorpresak izango dira saltoki bakoitzean.
3- Parte-hartze txartela Kids&Us-en entregatu apirilaren 9ko 15.00ak baino lehen.
4- Sarien zozketan parte hartu.

Ikusten den bezala, oso erraza da jolasean parte hartzea: zigiluen txartela eskuratuta, ondoko  saltokietatik pasa besterik ez da egin behar sari segurua jasotzeko: Altuna Lurrindegia, BC, Bea Lentzeria, Beinke, Elkoro Bisuteria, Eya Altzariak, Intersport Loramendi, Josle, Kapikua, Kili-Koli, Markiegi, Resusta Karrikiri, Feli, Tipi-Tapa, Toni&Sandra, UME, Urrats Zapata Denda eta Zarraoa Lurrindegia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak