Frankismo garaian Ezker Abertzaleko militantea izan zen, HASIko kidea eta HBko mahaikidea 80ko hamarkadan. Klandestinitatean jardun zuenean atxilotu egin zuten eta erbestean eman zuen hamarkada bat inguru, Arrasatetik kanpo. Bere sorterrian zinegotzi bezala ere aritu zen.
Kooperatiba munduan lan oparoa eta luzea egin zuen. Fagor Taldeko lehendakaria izan zen, besteak beste.
Arrasateko Sortuk doluminak eman dizkie sare sozialetan bere senide eta lagunei: "Militante apal bezain nekaezina, eskerrik asko, Esau, herria egiteagatik".