Andoni Gorosabelen kirol-lagunartea sortu dute Estrella tabernan

Hasier Larrea 2021ko api. 2a, 17:06

Ander Torres tabernaria, Gorosabelek sinatutako kamisetarekin.

Realeko futbolariak kafea hartzen du sarri Musakola auzoko Estrella tabernan, eta bertako tabernari Ander Torresek komentatu zion Gorosabeli 'Goros Taldea' lagunartea sortzeko ideia: "Primeran iruditu zitzaion, eta oraingoz 30-40 lagun inguru batu gara".

Andoni Gorosabel Realeko futbolariaren omenezko lagun taldea osatzeko ideia "duela hilabete batzuk" sortu bazen ere, pandemiak ez du prozesua "nahi bezain azkar" egitea ahalbidetu, eta oraindik sorrerako fasean aurkitzen da, Musakola auzoko Estrella tabernako Ander Torres tabernariak adierazi duen bezala. Hori horrela, dagoeneko 30-40 pertsona inguruko zerrenda osatu dute, Gorosabelen kuadrillakoen eta ezagunen artean. Torresek izena eman nahi duenarentzat "ateak zabalik" daudela gogoratu du. Horretarako, tabernara gerturatu edo 943 79 20 82 telefonora dei dezakete interesa duten realzaleek.

Aurkezpena, egoera normaltzen denean

Kirol-lagunarte berria "behar bezala" aurkeztu nahi dute sortzaileek. Arrazoi horregatik, pandemia aurreko normaltasunera itzultzerakoan jarriko dira ekitaldi ofiziala antolatzen: "Aurkezpenean Gorosabel bera eta Realeko beste jokalariren bat egotea da asmoa", adierazi du Torresek. Horren ostean etorriko dira Goros Taldea-ren lehen esperientziak, etxeko taldea Anoetan animatzeko irteerak eta beste.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak