Ekin Emakumeak elkartearen ikastaroetan lekua dago oraindik

Eneko Azurmendi 2021ko mar. 31a, 12:49

Kontxi Garmendia, TAO ikastaroari buruzko azalpenak ematen, Goiena telebistan.

Ekinek bere jabekuntzarako ikastaroak jarriko ditu martxan Pazko osteko astean eta leku batzuk libre geratzen direla jakinarazi dute elkartetik. Batetik, joskintza ikastaroa dago eta, bestetik, TAO ikastaroa, "norbere burua garatu eta barne bakea lortzeko" tailerra. Izen-emateak telefonoz, postaz edo bertaratuta egin daitezke.

Joskintza ikastaroa eguenetan izango da eta 16:30etik 18:30erako txandan leku bat dute libre. Bestalde, 18:30tik 20:30erako txandan hiru leku gelditzen dira. "Etxean, bazter batean, ahazturik duzun josteko makina hori martxan jarri nahi? Gauza berriak sortzeko gogoz? Ekin Emakumeak elkartean duzu aukera paregabea", azaldu dute.

TAO ikastaroa, berriz, hilean behin egingo dute, apirilaren 15ean, maiatzaren 6an eta ekainaren 10ean, 18:30etik 20:30era, eta sei leku gelditzen dira oraindik. "Zure burua sendatzeko gaitasuna garatu, estresa bizipen bilakatu eta barne bakea lantzeko momentuan bazaude… Ezin duzu ikastaro hau galdu!".

Izena emateko, elkartera gerturatu, 943 79 83 70 edo 651 70 79 36 telefonoetara deitu, edota emakumeak@ekinemakumeak.eus helbidera idatzi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak