Etxebizitzen alokairuaren merkatua arautzeko mozioa

Eneko Azurmendi 2021ko mar. 31a, 12:31
Juan Luis Merino eta Eva Avuin, mozioa aurkeztu berritan.

Elkarrekin Arrasate udal taldeak mozio erregistratu du, Elkarrekin Podemos-IUk euskal erakundeetan egin moduan, etxebizitzen alokairuaren merkatua arautzeko asmoz. Batetik, Espainiako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari eta, bestetik, Udalei eskatu die "lankidetzan eta beren eskumenen barruan", prezioak kontrolatzeko lege- eta erregelamendu-mekanismoak garatu ditzatela, "gehiegizko alokairuak galarazteko eta etxebizitza duina izateko eskubidea bermatzeko".

Etxebizitzen alokairu-merkatua arautzeko beharrezkoak diren lege- eta erregelamendu-mekanismoak garatzea eskatzen dute, "abusuzko errentamenduak eragotziko dituzten prezioen kontrolaren bidez, baita prezioen jaitsierak ere, bai indarrean dauden kontratuetan, bai etorkizunean egin litezkeen kontratuetan eta, bereziki, merkatuaren ikuspegitik tentsio handieneko eremuetan".

Eusko Jaurlaritzari eta Aldundiari egindako eskaerez gain, Udalari, Kasu honetan, Arrasatekoari, eskatzen die Eusko Jaurlaritzarekin koordinatuta, mekanismoak antola ditzatela alokairu-kontratuetan "gehiegizko" prezioak eragozteko, prezioak kontrolatuz eta errentamendu-merkatua arautzeko aukera ematen duten beste tresna batzuk garatuz, "hala nola, prezioen jaitsierak sustatzea indarrean dauden kontratuetan zein etorkizunean egin litezkeen kontratuetan, etxebizitza hutsen alokairua sustatzea, OHZren errekargua sustatzea eta etxebizitza-parke publikoa handitzea".

Hainbat herritarren babesgabetasun-egoera salatu dute

Horrez gain, herriko hainbat familiek baliabide faltadutela  eta konfinamendua dela-eta jasaten ari diren babesgabetasun-egoera salatu du Elkarrekin Arrasatek, Udalari horren berri emanez, "bizilagun horiek oinarrizko beharrak asetzeko laguntza behar dutelako".

Koalizioak azaldu duenez, hainbat familiak laguntza eskatu diete gizarte zerbitzuei elikagaiak eta botikak erosteko; "izan ere, COVID-19agatik konfinatuta daude eta ezin diete oinarrizko behar batzuei aurre egin". Hala ere, kaltetuek azaldu dutenez, Udalak erantzun die gaur egun ez dutela inolako laguntzarik horrelako egoerak kudeatzeko.

Ondorioz, Elkarrekin Arrasate harremanetan jarri da Gobernu Taldearekin familia horiei laguntzeko, eta, azkenean, Gurutze Gorriaren laguntza eskaini die. "Hala ere, uste dugu laguntza hori ez dela nahikoa eta, beraz, Udalak pertsona horiek kondenatzen ditu beharra pasatzera edo berrogeialdia haustera, horrek dakarren arriskuarekin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak