Ander Romerok ordezkatuko du Asier Olaizola

Eneko Azurmendi 2021ko mar. 29a, 15:45

Ezkerrean, Romero eta eskuman, Olaizola.

Bukatu da Asier Olaizola entrenatzaileak Mondra-n egin duen ibilbidea eta, momentuz, Ander Romerok ordezkatuko du. "Bi urteko zikloa bukatu du. Orain, jokoan gauza handirik egon ez arren, ez gara sailkatu play-off-era eta erabaki dugu momentu ona dela bere ibilbidea bukatutzat eman eta lasai, denboraz, entrenatzaile berri bat bilatzeko", azaldu du Xabi Etxeberria klubeko presidenteak. 

Etxeberriak gaineratu du Olaizolak ondo ulertu duela erabakia. "Esperientzia handia dauka entrenatzaile gisa eta modu onean bukatu dugu harremana. Asko eskertu digu emandako konfiantza eta guk ere asko eskertzen diogu egindako lan guztia eta erakutsitako konpromisoa".

Denboraldia bukatu arte, beraz, Ander Romero kirol zuzendariak entrenatuko du taldea eta Gorka Ibarguen izango da prestatzaile fisikoa, Fernando Loiolaren lekukoa hartuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak