Gizarte ongizateak "funtsezko zeregina" du Udalaren eguneroko jardunean. Hori dela eta, Udalak "arreta berezia" eskaintzen die gizarte-arriskuan edo esklusio egoeran dauden kolektiboei, "aukera berdintasuna bermatzeko zerbitzuak eta laguntzak eskainiz".
Ildo horren baitan, "kolektibo horri emandako laguntza hobetzeko eta indartzeko", Udalak 318.000 euro jaso berri ditu Eusko Jaurlaritzatik. "Udalaren helburua da prestazio hori bermatu eta, jakina, laguntza behar duen pertsona ororengana heltzea, guztiok elkarrekin etorkizuna duen Arrasate baten eraikuntzan aurrera egiten jarraitzeko, inor atzean utzi gabe".
