Udaberriko oporretarako egitarau berezia, ludoteketan eta gaztetxokoetan

Hasier Larrea 2021ko mar. 29a, 12:05

Udalak eta Txatxilipurdik adin txikikoentzako ekintzak antolatu dituzte apirilaren 6tik 9ra bitartean. Kostaldera irteera, grafiti, zirko eta sukaldaritza tailerrak edota saskibaloi txapelketa egingo dituzte, besteak beste. Izen-ematea ahalik eta lasterren egiteko gomendatu dute antolatzaileek.

 Datozen oporretarako ekintza bereziak prest dituzte herriko ludotekek eta gaztetxokoek. Ludoteketako egitarauan bertako erabiltzaileek parte hartu ahalko dute bakarrik, eta gaztetxokoan egingo diren ekintzetarako apirilaren 5ean baino lehen eman beharko da izena, gaztetxokoetan bertan, Whatsappez edo Instagram bidez.

Gaztetxokoetako programazioa 12 eta 17 urte artekoentzat izango da, eta honako egutegia antolatu dute:

  • Apirilaren 6an martitzenean, 17:00etatik 21:00etara, graffiti tailerra eta 6x6 saskibaloi txapelketa, Musakolako gaztetxokoan.
  • Apirilaren 7an, eguaztenean, 10:00etatik 18:00etara , Zarautzera irteera eta surfa.
  • Apirilaren 8an, eguenean, 17:00etatik 21:00etara, zirko tailerra eta bandera jolasa.
  • Apirilaren 9an, egubakoitzean, 10:00etatik 18:00etara, irteera Arrikurtz kobara eta Ortuzabalera bisita.

Ludoteketan, berriz, eskaintza ezberdinak egongo dira 3 eta 9 urte arteko eta 9 eta 12 urte arteko neska-mutilei dagokienez. Hala, talde gazteenentzat ondorengo egitaraua atera dute:

  • Apirilaren 7an, eguaztenean, 10:00etan, txangoa Musakolako balkoira, Garibaitik abiatuta.
  • Apirilaren 8an, eguenean, 10:00etan, esperimentuen ginkana, Kimikariren eskutik.
  • Apirilaren 9an, egubakoitzean, 10:00etan, sukaldaritza tailerra.

9 eta 12 urte dituztenek honako aukera izango dute gozagai:

  • Apirilaren 8an, eguenean, 10:00etan, egun guztiko irteera Besaidera.
  • Apirilaren 9an, egubakoitzean, 18:00etan, afari merienda eta sorpresa Usaetxeko ludotekan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak