Liburua, bideoklipa, dokumentala eta ekitaldi gehiago, Arrasateko gaztetxearen 30.urteurrena ospatzeko

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2021ko mar. 27a, 14:19

AGAKO-ren 30.urteurreneko ekintzak aurkeztu dituzte gaur, zapatua, gaztetxean.

Azken hilabeteetan, AGAKO-ko –Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatua– belaunaldi ezberdinetako kideak elkarrekin atzera begira jarri dira euren historia kontatzeko asmoz. Egindako lanaren fruituak apirilean erakutsiko dituzte; esaterako, apirilaren 17an, Amaia antzokian egingo duten Gala-n liburua eta dokumentala estreinatuko dituzte.

Gaur, zapatua, goizean aurkeztu dute belaunaldi ezberdineko gaztetxeko kideek aurten 30 urte bete dituen Arrasateko gaztetxeko asanbladaren ospakizunetako egitaraua. "Apirilaren 17an Gala berezia egingo dugu Amaia antzokian; horrez gain, hainbat hitzaldi, liburu aurkezpen, kontzertu eta bestelakoak ere antolatu ditugu. Berezitasun moduan kalea hartu eta jolasa guztion kontua dela argi utziz, bandera jolasa ere antolatu dugu. Arrasateko alde zaharrean izango da hori", azaldu du AGAKO-ko kide Manex Agirrek.

Aurtengo ospakizunetako kartela Kopi Altubek egin duela azaldu dute, margolan eder bat sortu duela, eta iragarri dute, datozen asteetan emango dituztela egitarauaren gaineko zehaztasunak eta baita Amaia antzokiko ikuskizunerako sarreren salmentaren berri ere.  Horrez gain aurten ere urteurreneko kamisetak eta amantalak egin dituztela gaineratu dute, apirilean zehar kalean eta gaztetxean salduko dituztenak.

Bihar, domeka, bideokliparen estreinaldia

Orain arteko ibilbidea laburbiltzen duen bideoklipa estreinatuko dute bihar, domeka, iluntzean, Arrasateko Gaztetxeak Youtube-n  duen kanalean. "Abestia Arrasateko Shot! estudioan grabatu da Iñaki Bengoaren gidaritzapean eta parte hartu duten musikariak hauek dira: Julen Altuna, Asier Sala, Peru Altube, Leire Etxezarreta, Iraitz Agirre, Zarre, Beñat Osinaga, La Furia, Pottoko eta Ines Osinaga. "Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu abesti eder hau sortzeko lanean aritu diren guztiei eta bereziki Arkaitz Biain asanblada kide ohiari. Bideoklipa AZ Visualmediak grabatua izan da eta eskerrik beroenak Jon Ander Alberdi, Mikel Alberdi eta Oihan Loitiri".

 

 

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak