725.424 euro herriko talde eta eragileak laguntzeko, 2021ean

Eneko Azurmendi 2021ko mar. 23a, 13:27

Gazteentzat etxebizitza alokairua ordaintzeko dirulaguntza da onartu denetako bat.

Arrasateko Udalak 2021eko laguntza programen deialdi orokorra onartu berri du, "guztiak publizitateari, gardentasunari, objektibotasunari, berdintasunari, diskriminazio ezari, baliabide publikoen eraginkortasunari eta eraginkortasunaren printzipioei jarraiki". Eskaerak apirilean zehar aurkeztu daitezke Arrasate.eus-en edota BAZen.

Udalak nabarmendu du "oso garrantzitsua" dela herriko eragileek egiten duten lana, eta "ezinbestekoa" dela administrazioak babestu eta haien lana sustatzea. "Funts hori dute Udaleko laguntza lerro hauek".

Onartu diren dirulaguntza programak, sailka banatuta:

Kultura saila:

-Kultura elkarteei urteko egitarauak garatzeko finantzatzeko laguntza programa.

Euskara saila:

- Euskaltegietan euskara ikasteko gastuetarako beka edo laguntzen programa.
- Errotuluak jarri, irudi korporatiboa egin eta web orria egiteari dagokionez, enpresen eta komertzioen gastuak finantzatzeko laguntza programa.
- Helduen euskalduntzearen eta alfabetatzearen eremuan diharduten euskaltegiak finantzatzeko laguntza programa.
- Euskararen erabilera sustatzen duten elkarte eta entitateentzako laguntza programa.
- Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako ikastaroetan parte-hartzen duten pertsonentzako laguntza programa.

Hezkuntza saila:

- Irakaskuntza arautuan diharduten irabazi asmorik gabeko ikastetxeek egindako ekintza eta proiektuetarako laguntza programa.
- Irakaskuntza arautuan diharduten irabazi asmorik gabeko ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteek egindako ekintza eta proiektuetarako laguntza programa.
- Irabazi asmorik gabeko elkarteek hezkuntza edo ikaskuntza arloetan egindako jarduera edo proiektuetarako laguntza programa.

Gizarte Ongizateko saila:

- Jubilatuen elkarteentzako laguntza programa.
- Garapenerako lankidetza programak lantzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeei dirulaguntzak emateko programa.
- Gizarte ekintzaren arloan jarduera garatzen duten elkarteentzako laguntza programa.
- Droga mendekotasunak eta beste mendekotasun psikologiko batzuen tratamendurako dirulaguntza programa.

Berdintasun saila:

- Gizonen eta emakumeen arteko aukera berdintasuna sustatzen diharduten elkarteei zuzendutako laguntza programa.

Gazteria saila:

- Gazte elkarteek urteko ekintzak eta proiektuak egiteko dirulaguntza programa.
- Herriko musika taldeek grabazioak egiteko laguntza programa.
- Etxebizitza alokairua ordaintzeko dirulaguntzak gazteentzat.

Ingurumen saila:

- Ingurumenarekin lotutako ekintzak egiteko taldeei, elkarteei eta entitateei zuzendutako dirulaguntza programa.

Kirol saila:

- Kirol taldeen jarduera arruntari eta bereziari diru-laguntzak.

Hirigintza saila:

- Igogailuak jartzeko edo egokitzeko diru-laguntzak emateko arautzeko oinarriak.

Enplegu saila:

- Ikasten ari diren Arrasateko 25 urtetik gorako langabeentzako diru-laguntzak arautzeko oinarriak.
- Arrasateko enpresetan herriko langabeak kontratatzeko laguntzak ematea arautzeko oinarriak.

Iaz, 284 egitasmo lagundu zituen Udalak

2020ko dirulaguntza deialdian 284 egitasmo lagundu ziren, 186 norbanako onuradun eta 98 elkarte: Euskara (102), Gizarte Zerbitzuak (65), Gazteria (44) eta Enpleguaren (32) alorreko elkarte eta proiektuak izan ziren, hurrenez hurren, dirulaguntza gehien jaso zituztenak.

Informazio guztia udal webgunean dago eskura. 943 25 20 00 telefonora deituz eskuratu daiteke informazio gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak