Aita Menniko langileak grebara deitu ditu ELAk eguaztenean

Jone Olabarria 2021ko mar. 22a, 18:02

ELAtik zehaztu dutenez,  "langileek jasandako urte gogorraren ostean eta pandemiaren aurrean enpresak egindako kudeaketa txarraren ondoren", lan baldintzak okertuko dituen proposamenik ezin dute onartu. Apirilaren 14rako ere greba deituko dute.

Duela hiru urte hasitako negoziaketaren ostean, enpresak "ardura eta konpromezurik hartu gabe" jarraitzen duela azaldu dute: "enpresak pandemia aurretik zeuden edukiak baino okerragoak planteatu ditu, 2020rako soldata igoerarik ez langileentzat, besteak beste. Gainera, langileei norbere babeserako ekipamenduan diru asko gastatu dutela aurpegiratzen digute".

Asteazkeneko mobilizazio egitarauan parte hartzeko deia luzatu die ELAk Aita Menniko ia 500 lengileei. Asteazkeneko greba egunarekin eta apirilaren 14koarekin, hiru izango dira langileek egindako greba egunak, pasa den urriaren 14an eginikoarekin batera.

Honakoa izango da asteazkenerako mobilizazio egitaraua:
– 7:30etan pikete informatiboak ospitalean.
– 11:30etan mobilzazioa Arrasateko plazan.
– 14:30etan elkarretaratze zaratatsua ospitale atarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak