Egutegia osatzeko, herritarren iritzia jakin gura du Besaidek

Eneko Azurmendi 2021eko martxoaren 22a

Besaide Mendizale Elkarteak, 2021eko egutegia osatuta izan arren, ekintza eta ikastaroak antolatu nahi ditu eta horretarako herritarren iritzia eta interesak jakitea "ezinbestekotzat" jotzen dute. Hori dela eta, gaurtik domekara bitartean, galdetegi bat jarri dute, herritarrek bete dezaten.

"COVID-19aren eraginez ditugun mugikortasun mugak ez dira oztopo izango ekintza interesgarriak egin ahal izateko eta bide batez EAEn dugun natur anistasuna ezagutzeko aukera ere izango dugu. Hasiera batean, ekintza hauek udaberri-udara begira antolatuko dira. Horretarako, asko eskertuko genuke tartetxo bat hartu eta ondorengo galdetegia beteko bazenu", azpimarratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak